Estudios Durero

Digitalización, retoque y reproducción de fotografía y obra de arte.

Irudigintzan adituak gara. Irudi analogikoaren kodeak kudeatzeaz aparte, irudi digitalaren garapenak ekarri duen aldaketara primeran moldatu gara, gure diziplina arautzen dituen oinarrizko printzipioak galdu gabe. Beraz, irudi digitalizazioa, tratamendua eta kalibrazioa ongi kontrolatzen eta ezagutzen dugu.

 

Gure esperientzia eta ezagutza luzeak lehenengo mailako hainbat artista eta argazkilariekin lan egiteko aukera eman digu. Hauekin egindako lanetan irudi erreprodukzio zehatza eta ezinhobea lortzeaz gain, irudi garapen berriak ikertzea eta esperimentatzea ere izan da gure asmoa. José Manuel Ballester, Cristina Iglesias, Aitor Ortiz, David Rodriguez Caballero, Jose Ibarrola, Mikel Díez Alaba, César Azcarate, Fede Perex, Alfonso Batalla, Dario Urzay edo Mikel Alonso bezalako artistak askotan egiten dute lan gurekin.

Gainera, gure etengabeko ikerketa-prozesuan irudiaren kalitatea hobetzen dituzten tratamendu eta material berriekin esperimentatzen jarraitzen dugu. Eta gure irudiaren azken teknologia eta ezagutza esperientzia konbinatuz Chromaluxe Art, Didú, Estereoscópico edo Tako proiektuak sortu dira.