Estudios Durero

Estereoscópico

3D mende hasierako argazkilaritza

Pasa den mendearen hasierako argazki estereoskopiko batzuk berreskuratu, eta prozesu digitalen bidez erreproduzitzea lortu dugu. Betaurreko berezi batzuei esker, 3Dan ikus ditzakegu irudi zahar horiek.

2.000 plaka estereoskopiko baino gehiagoko artxibo pribatu bat iritsi zitzaigun, eta orduan, proiektuari ekin genion. Artxibo hori erreproduzitzea eta zabaltzea zen erronka, baina, betiere, irudien jatorrizko balioari eutsita; hau da, hiru dimentsioko efektuari eutsita. Plakak prozesatu genituen, eta behin digitalizatu eta zaharberritu ostean, anaglifoak konposatu eta erreproduzitu genituen: betaurreko bereziak erabiliz hiru dimentsiotan ikus ditzakegun irudiak.


Irudien erreprodukzio digitalaren munduarentzat arrakasta handia izan da. Gainera Jesús de Echebarria bilbotar argazkilaria ezagutzeko aukera eman digu, askorentzat ezezaguna baitzen.

Getxophoto 2013n erakusketarik arrakastatsuenetako bat izan ondoren, Estereoskopiko Bilboko Guggenheim Museora heldu da, “Jesus de Echebarria. XX. mendeko kronika estereoskopikoa” izeneko 14 irudiko sortarekin.

Edizio inprimatuan, Estereoskopiko liburuak 94 irudi biltzen ditu 3Dn ikusteko, betaurreko bereziak barne. Argitalpenak Kosme de Barañano eta Konrado Mugertzaren testuak ditu.
Estudios Durerok editaturiko liburua www.estereoscopicos.com eta honako salmenta-guneetan dago salgai:

- Museo Guggenheim Bilbao
- Elkar
- Museo de Bellas Artes de Bilbao