Estudios Durero

Imago HPL

Estudios Durerok Formica enpresarekin batera gauzatutako ikerketa- eta berrikuntza-prozesuaren emaitza izan da Imago. Proiektuaren helburua presio handiko ijezketaren dohainak eta inprimaketa digitalaren diseinu- eta pertsonalizazio-aukerak uztartzea izan zen. Produktu berriak erresistentzia handia eta diseinu pertsonalizatua ditu ezaugarri, eta, gainera, eskari bakoitzarekin bat datorren eskaintza indibidualizatua egiteko aukera bermatzen digu.
 

Imago presio handiko HPL ijezketa mota bat da. Dekorazio-xaflak teknika digitalen bidez inprimatzen direnez, materiala pertsonalizatu egiten da, produktuaren berezko ezaugarriak (erresistentzia, egonkortasuna, iraungarritasuna...) galdu gabe. Ez dugu inolako mugarik, ez diseinuan, ezta kantitateetan ere.

Produktuaren erabilerak ezin konta ahalakoak dira: altzariak, seinaleak, barne-dekorazioa, eraikuntza, arte-lanak, argazkigintza…