Estudios Durero

Pribatutasun Politika

 

SOZIETATEAREN PRIBATUTASUN ETA DATUEN BABESERAKO POLITIKA

 

  1.- DATU PERTSONALAK TRATATZEAREN ARDURADUNARI BURUZKO INFORMAZIOA:

Estudios Durero SL da www.estudiosdurero.com webgunean biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Sozietatearen izena: ESTUDIOS DURERO SL

Egoitza: Espainia

Helbidea: Ugaldeguren III industrialdea, 18-4 partzela, Zamudio. Bizkaia.

Merkataritza-erregistroa: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du: 3691 liburukia, BI-23129 zenbakia, 6. inskripzioa, 175. folioa.

IFZ: B48994214

Harremanak: durero@estudiosdurero.com

  

  2.- WEBGUNEAN DATU PERTSONALAK BILTZEA, TRATATZEA ETA ERABILTZEA:

Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrak (DBEO) xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu beharbada beharrezkoa izango dela zure datu pertsonal batzuk eman behar izatea, fitxategi automatizatuetan sartzeko. Hauxe da helburua: gure webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk erabili ahal izatea, gure arteko merkataritza-jarduera jorratzea eta aldian-aldian gure jarduerari buruzko informazioa eskaintzea.

2016ko apirilaren 27an kaleratu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu hori datorren maiatzaren 18an sartuko da indarrean, eta indargabetu egingo du aurretiko 95/46/EB Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). Horiek horrela, Erregelamendu berrian xedatutakoa nahitaez bete beharrekoa izanik, jakinarazten dizugu Estudios Durero SL dela datuen tratamenduaren arduraduna.

Oro har, newsletter buletinaren harpidetza- eta informazio-zerbitzua emateko eta Erabiltzaileak webgunearen bidez egin litzakeen eskabide, gestio eta izapideen ondorioz sor litezkeen merkataritza-harremanei erantzuteko tratatuko dira bildutako datuak. Orrialdeak unean-unean eskaintzen dituen inprimakien bidez edota Erabiltzaileak orrialdean agertzen den helbide elektronikora bidatzen dituen mezu elektronikoen bidez emandako datuak tratatuko dira, bai eta harremana mantentzean sortzen diren bestelako datuak ere.

Edozein inprimakitan nahitaez betetzekotzat ageri diren eremuak derrigorrez bete beharko dira. Horietakoren bat erantzun gabe utziz gero, gerta liteke zure erantzunari ezin erantzutea edo eskaturiko zerbitzuak ezin ematea.

Era berean, gerta liteke datu-bilketa horretako uneren batean zure baimena eskatzea, dagokion zerbitzuarekin edo harremanarekin erlazio zuzenik ez duten beste asmo batzuetarako erabiltzeko datuok. Tratamendu osagarri horiekin ados ez bazaude, dagokion laukitxoa markatu beharko duzu.

3.- datu pertsonalak tratatzearen helburua:

3.1. ZERTARAKO TRATATUKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Estudios Durero SLk honako asmo hauetarako tratatuko ditu datu pertsonalak:

– Kontsultak eginez gero, aurrekontua eskatuz gero, edo merkataritza-harremana lotu nahi izanez gero, kontratu-harremana mantentzeko, bai eta zerbitzua kudeatu, administratu, eman eta hobetzeko, edota beraren berri emateko ere.

www.estudiosdurero.com webgunean ageri diren inprimakien bidez eskaturiko informazioa bidaltzeko.

– Buletinak —newsletterrak—, sustapenen inguruko merkataritza-jakinarazpenak eta gure jarduerari lotutako publizitatea bidaltzeko.

Edozein lekutatik datozen merkataritza-komunikazioak jasotzeari uko egiteko aukera duzu, edozein unetan, durero@estudiosdurero.com helbide elektronikora mezu elektronikoa bidaliz.

Erregistro horretako eremuak nahitaez bete behar dira, ezin baita aipaturiko asmoak bete datu horiek eman gabe.

3.2. ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DIRA BILDUTAKO DATU PERTSONALAK?

Emandako datu pertsonalak merkataritza-harremanak dirauen bitartean edo zuk kentzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu; dena dela, emandako zerbitzuen ondoriozko lege-erantzukizunak sor litezkeen epealdi osoan gordeko ditugu, betiere.

4.- LEGITIMAZIOA:

Hona hemen zure datu pertsonalak tratatzea legitimatzen duten oinarri juridikoak:

– Estudios Durerori informazioa edo zerbitzuak eskatzea. Dena dela, edozein kontratazio egin aurretik, haren baldintzen eta edukien berri emango zaizu.

– Adostasuna askea, berariazkoa, informatua eta zalantzarik gabea da, zuri informazio nahikoa eskaintzen baitizugu pribatutasun-politika honen bidez. Bera irakurri eta ados bazaude, adierazpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez onartuko dituzu; adibidez, horretarako dagoen laukitxoa markatuz.

Zure datuak eman ezean edota datu horiek osorik ez badaude edo okerrak badira, ezin izango diogu zure eskaerari erantzun. Hala, ezinezkoa izango zaigu eskaturiko informazioa ematea edo eskaturiko zerbitzuak kontratatzea.

5.- HARTZAILEAK:

Datu horiek ez zaizkio Estudios Durerotik kanpoko inori jakinaraziko, legeak aginduta ez bada.

Zerbitzu-hornitzaile batzuk ditugu kontratatuta tratamenduaz arduratzeko. Kontratatzeko unean, datuen babeserako alorrean ezarri beharreko xedapenak betetzeko konpromisoa hartu dute guzti-guztiek. Honako hauek dira:

– CIC Consulting Informático. Kantabriako Parke Zientifiko-Teknologikoa (PCTCAN, Isabel Torres kalea, 3, 39011 Santander, Kantabria).

 Programazioko eta web-ostatuko (hostingeko) zerbitzuak ematen ditu.

– Campaig Monitor. Bidalketak monitorizatzeko zerbitzuak.

 

6.- ESKUBIDEAK:

Zure datu pertsonalak eman dizkiguzun interesduna zaren heinean, Estudios Durero SLn zure datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko eskubide osoa duzu. Zehazki, datuak babestearen alorreko araudiak aitortzen dizkizun eskubide hauek erabiltzeko eskubidea duzu, araudi horrexek xedatutakoarekin bat:

– Datu okerrak ZUZENTZEKO eskatzeko eskubidea.

– Datuak EZEZTATZEKO eskatzeko eskubidea, besteak beste datu horiek dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren asmoetarako.

– Egoera jakin batzuetan, zure datuen TRATAMENDUA MUGATZEKO eskatzeko aukera duzu. Eskaera hori eginez gero, erreklamazioetan erabiltzeko edo erreklamazioen aurrean defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

– Egoera jakin batzuetan eta interesdunaren egoera bereziari lotutako arrazoiak direla eta, interesdunak bere datuak tratatzeari UKO EGITEKO eskubidea erabili ahal izango du. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak tarteko ez badaude edota egon litezkeen erreklamazioen aurrean defendatzeko ez bada.

– Egoera jakin batzuetan eta zure egoera bereziari lotutako arrazoiak direla eta, datuak beste nonbaitera ERAMATEKO eskubidea eskatu ahalko duzu.

Eskubide horiek erabiltzeko, mezu bat idatzi beharko duzu 1. atalean («Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunari buruzko informazioa») agertzen den posta-helbidera edo helbide elektronikora.

Gainera, beraren eskubideetako edozein urratu bada, interesdunak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jartzeko eskubidea du, Jorge Juan kaleko 6.a, 28001-Madril helbidean edota AEPDren egoitza elektronikoan: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/  

7.- erantzukizunaK:

Estudios Durero SLk webgune honetan hutsegiterik ez gertatzeko ahalegin handiak egiten ditu.

Estudios Durero SLk ez du inolako erantzukizunik webgune honetan agertzen diren esteken (linken) bidez, zuzenean edo zeharka ikus litezkeen edukietan, jarduera komertzialetan, produktuetan eta zerbitzuetan. Berariaz kontrakorik adierazten ez bada, informazio-helburu hutserako erakusten dira estekak;  ondorioz, ezin da inolaz ere ulertu beraien inguruko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik egiten denik. Esteka horiek ez dute inolaz adierazten Estudios Durero SLren eta esteka horien bidez iristen diren webguneen titular diren partikular edo enpresen artean harremanik dagoenik.

Estudios Durero SLk beretzat gordetzen du bere webgunean agertzen diren estekak edozein unetan eta alde bakarrez erretiratzeko eskubidea.

8.- NABIGAZIOA, SARBIDEA ETA SEGURTASUNA:

Webgune honetan sartuz gero, nabigatuz gero edo bera erabiliz gero, berariaz eta inolako erreserbarik gabe onartzen dituzu Pribatutasun eta Datuen Babeserako Politika honetan jasotako termino guztiak. Izan ere, idatziz egin eta sinatutako edozein kontraturen pareko baliagarritasuna eta eraginkortasuna izango du. Ildo horretan, Erabiltzailetzat joko da webgunean sartu, nabigatu, bera erabili edota bertan eskaintzen diren zerbitzu eta jardueretan, doakoetan nahiz ordaindutakoetan, parte hartzen duen edozein pertsona.

Webgune honetan sartuz gero, nabigatuz gero edo bera erabiliz gero, berariaz eta erreserbarik gabe onartzen dituzu Pribatutasun eta Datuen Babeserako Politika honetan jasotako legezko ohartarazpenak, baldintzak eta terminoak. Estudios Durero SLk ahalegin handia egiten du ahalik eta baldintza hoberenetan nabigatzeko eta nabigatzean inolako kalterik egon ez dadin. Estudios Durero SLk ez du bere gain hartzen eta ez du bermatzen webgune honetako sarbidea etenik gabea izango denik edo hutsik gertatuko ez denik. Ildo beretik, ez du bere gain hartzen eta ez du bermatzen webgune honen bidez erabil litekeen edukiak edo softwareak ez duenik hutsik izango edo ez duenik kalterik eragingo. Estudios Durero SLk ez du inolako erantzukizunik onartzen webgunean sartzean edo bera erabiltzean galerarik, kalterik edo okerrik gertatuz gero; adibidez (baina horretara mugatu gabe), sistema informatikoak kalteak jasatea edo birusen bat sartzea. Era berean, ez du erantzukizunik onartuko erabiltzaileek webgune hau oker eragiteagatik kalteren bat gertatuz gero. Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak zuzen erabiltzeko, ezinbestekoa da diseinuaren oinarrian dauden zehazpen teknikoak errespetatzea.

Debekatuta dago 14 urtetik beherakoak webgune honetan sartzea, salbu eta gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien berariazko baimena badute. Horrela izanez gero, pertsona horiek izango dira euren kargupean dauden adingabeek eragindako ekintzen erantzule, indarrean dagoen legeriarekin bat. Adingaberen bat webgunean sartzen denean, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek baimenduta sartu dela joko da.

9.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:

Jabetza Intelektualaren legeek babesten dute webgunea eta bertan dauden edukiak. Ezin izango dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, plazaratu, laga edo eraldatu. Webgune honetan sartzeak ez dakarkio erabiltzaileari bertan dauden edukien jabetza intelektualeko eskubideen gaineko inolako titulartasunik. Erabiltzaileak webgune honetako softwarea bere terminalera eramaten badu, ezin izango du aztertzeko zatitu, eta ezin izango du deskonpilatu, edota jatorrizko kodearen bertsioa edo hizkera beste kode edo hizkera batera itzuli. Webgune honetako izen komertziala, markak, logoak, produktuak eta zerbitzuak legearen babespean daude. Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileen aurkako ekintza judizialak egiteko aukera gordetzen du Estudios Durero SLk.

10.- BALDINTZA OSAGARRIAK:

Datuak ematen dituen erabiltzailea da zerbitzuari emandako informazioaren eta ondoren egin litzakeen aldaketen egiazkotasunaren arduradun bakarra eta azkena.

11.- ALDERDI TEKNIKOEI BURUZKO INFORMAZIOA:

Estudios Durero SLk ez du erantzukizunik izango baldin eta, Estudios Durero SLtik kanpoko arrazoiak direla eta, sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gertaturiko interferentzien, etenen, hutsen, birus informatikoen, telefono-matxuren edo deskonexioen ondorioz kalterik edo okerrik gertatzen bada. Ildo beretik, ez du erantzukizunik onartuko baldin eta Datuak Prozesatzeko Zentroan, telefono-lineetan, Internet sisteman nahiz beste sistema elektroniko batzuetan hutsik edo gainkargarik gertatzen bada, ez eta enpresaren kontroletik kanpoko hirugarren pertsonek, bidegabeko esku-hartzeen bidez, kalterik eragiten badute ere.

Orobat, Estudios Durero SLk ez du erantzukizunik onartuko baldin eta enpresak emandako informazioan  hutsak, okerrak edo gabeziak daudelako erabiltzaileak kalterik edo okerrik jasaten badu, betiere informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

12.- INFORMAZIOA EGUNERATZEA ETA ALDATZEA:

Webgunean dagoen informazioak azken eguneratzearen datara arte balio du. Estudios Durero SLk webguneko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea du, eta bertara sartzeko aukera mugatzeko eta sarbidea ukatzeko aukera gordetzen du. Debekatuta dago webgune hau bestelakotzea, aldatzea, mutatzea eta egokitzea. Dena dela, Estudios Durero SLk beretzat gordetzen du edozein unetan egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eraldaketa guztiak egiteko ahalmena. Ahalmen hori edozein unetan erabili ahal izango du, aurretiaz horren berri eman behar izan gabe.

13.- EZARRI BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA:

Baldintza hauek Espainiako legeria arruntaren pean egongo dira. Baldintza orokorren interpretazioari, betetzeari, suntsiarazpenari edo amaierari buruzko edozein gorabehera gertatuz gero, alderdiak Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende geldituko dira. Dena dela, eta Espainiako legeriarekin bat, Baldintza Orokor hauen harira gerta litezkeen gorabeheretan, aplikatu beharreko helbideko epaitegi eta auzitegiek izango dute eskumena, Prozedura Zibilaren Legearen 52. artikuluak edo unean-unean haren ordez erabili beharreko arauak agintzen duenaren arabera.

 

Azken eguneratzearen data: 2018ko maiatza.